arbizu bilaketarekin bat datozen irudiak


Udalaren komunikazio berri honekin pasa diren azken bi asteetan egin eta erabakitako gai batzuen berri ematera gatoz.

Baina aurretik, gogoeta bat partekatu nahiko genuke zuekin. Osasun larrialdia eta zaintza krisi hau abiatu zenetik, gure lehentasuna, herritarron osasuna eta zaintza bermatzea izan da.

Aste hauetan konturatu gara, zein baliabide gutxi dauden bideratuta administrazio publikotik herritarron zaintza bermatzera. Inoiz baino argiago gelditu da, zaintza dela bizia bermatzeko oinarrizko ekintza eta bera, gehienetan, eremu pribatutik egiten dela, etxeetan, emakumeon eskutik. Duen balioa ematea da gutxiengoa. Zaintza eta bizia erdigunera ekartzeak suposatzen duen aldaketaren kontzientzia hartzen edo intuitzen ari garela iruditzen zaigu.

Beraz lehenik eta behin, hizki LARRIZ AIPATU NAHIKO GENITUZKE HERRIAN aste hauetan zaintzan buru belarri dabiltzan udal langile, garbitzaile, dendari, osasun langile, etxeko andre zein gizon, irakasle, bolondres sarea…. Ezinbestekoak zarete. J

Egoera honetan ekintza hauek jarri ditugu martxan:

  • Egunero desinfektatzen ari gara herriko zenbait toki: denda inguruak, udal sarrerak, medikurako sarrera,….
  • Egunero hondakinak zintzilikatzeko poste inguruetako guneak garbitzen ditugu.
  • Herrian bakarrik edo laguntza behar izan dezaketen adindunekin harremanetan jarri gara telefonoz zuzenean, zerbait behar duten eta zer moduz dauden jakiteko, berriz ere udaleko telefonoa erabil dezaketela zaintza beharrik badute komunikatzeko, kezkak jasotzeko,…
  • Herriko haur eta gaztetxo denek dutela eskuragarri ikastetxearekin lotura eta komunikazioa izateko aukera bermatzeko lanak egin ditugu.
  • Bolondresen sarea aktibatuta dago. Behar baino bolondres gehiago dago zorionez, eta agian, denoi ez dizuete/dizuegu deitu egun, baina mila esker denoi.

Guk kontuan hartu ez dugun beharren bat detektatzen badu norbaitek, mesedez, deitu 675 89 49 13 telefonora.

Arbizu 2020 apirilak 13