ABIZUKO UDALBATZA

Alkatea:
Karmele Marañón Chasco

Zinegotziak:
Francisco Javier Razquin Flores
Iraitz Goñi Díaz
Miren Mendinueta Lakuntza
Miguel Ángel Urkia Arretxe
Aizaga Zeberio Petriati
Mónica Etxebarria Ariznabarreta
Josu Miren Mendinueta Urdánoz
Jesús Razkin Mendinueta

Api
28
ol.
Laura Esaten Zioten liburuaren aurkezpena
Api 28 @ 6:00 pm – 7:00 pm
Laura Esaten Zioten liburuaren aurkezpena @ Arbizuko udaletxeko batzar aretoan | Arbizu | Navarra | Spain

Leire Ibargurek “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburua aurkeztuko du Arbizuko udaletxeko batzar aretoan, Arbizuko Bilgune Feministak antolatuta. 

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten. Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta ondoren: ETAko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak Udalbiltzan egindako lanagatik auziperatu zuen… Liburu hau bizitza eta mundu osoa borroka-zelai izan duen emakume baten biografia da, izan ere, Mirenek berak dioskunez: «Nire uste apalean, abertzale euskaldunok frogatu dugu, gure herria maitatzeaz gain, beste herriak ere maite ditugula, gutako batzuk euren biziak lur haietan uzteraino. Bere herria maite ez duenak maita ditzake besteak?».

maiatza
6
lr.
Erkudengo Ama Abesbatza
maiatza 6 @ 5:30 pm – 6:30 pm
Erkudengo Ama Abesbatza @ Arbizuko Elizan | Arbizu | Navarra | Spain

Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak kontzertua eskainiko du Arbizuko elizan, 17:30etatik aurrera.

Abesbatzari buruzko informazio gehiago:
erkudengoama.blogspot.com.es/