Arbizuko Udalak plan orokorra onartu du aurten, hirigintzako arau guztiak biltzen dituena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da martxoaren 17an.  Dokumentuak gai hauek definitzen ditu: udalerriaren garapena, hazkuntza eredua, baliabideen aprobetxamendua eta ahuleziak gainditzeko modua, lurraldearen okupaziorako udal eredua esparru handiagoetako ereduekin eta Nafarroako lurralde eta ingurumen politikekin bat etortzea bermatzeko.

Udal plan orokorra hauek osatzen dute: Lurraldearen Okupaziorako Estrategia eta Eredua eta Udal Hirigintza Plana Udal Hirigintza Plana, berriz, agiri hauetan formalizatzen da:

  • Memoria informatiboa eta justifikaziokoa
  • Lizentziak tramitatzeko ordenantzak, eraikuntza eta urbanizazioa
  • Informazio planoak
  • Egiturazko antolaketaren eta antolaketa xehatuaren planoak
  • Ondarearen katalogoa
  • Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlana
  • Ingurumen ondorioen azterlana

Hona hemen agiriok ikusteko loturak (erdaraz):

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/54/Anuncio-33/