Arbizuko Udalak udako aisialdi-tailerrak antolatzea erabaki du, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira, 3-10 urte bitarteko haurrentzat (2011-2018 urte bitartean jaiotakoentzat).

Ordutegia: goizeko 10:00etatik 13:00era. *Oharra: Hezitzaileekin baloratuko dugu ordu erdi lehenago sartu ahal izateko aukera.

Prezioak: 70 € (haur bat), 110 € (bi haur), 130 € (hiru haur edo gehiago).

Izena emateko: udaletxean (bertara joan, info@arbizu.eus helbidera idatzi, edo 948 460017 telefonora hots egin) ekainaren 15a baino lehen.

Bizi dugun egoera dela eta, beharrezkoak diren osasun-neurriak hartuko ditugu.

 

UDALEKUETARAKO HEZITZAILEAK KONTRATATZEKO DEIALDIA

Arbizuko Udalak udako aisialdiko tailerretarako hezitzaileak kontratatu nahi ditu. Interesa baduzu, bidali zure curriculuma info@arbizu.eus helbidera edo aurkeztu udal-bulegoan. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izango da.

Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira.

Baldintzak: ezinbesteko baldintza izango da EGA edo baliokidea izatea. Hori eduki ezean, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko proba gainditu beharko da.

Kontuan hartuko da: arbizuarra izatea, aisialdiko begirale-titulua edo hezkuntza-arloko ikasketak izatea, eta esperientzia edukitzea haurren aisialdian edo hezkuntza-arloan.