UDAKO AISIALDI-TAILERRERAKO HEZITZAILEAK KONTRATATZEKO DEIALDIA

 

Arbizuko Udalak udako aisialdiko tailerretarako hezitzaileak kontratatu nahi ditu. Interesa baduzu, bidali zure curriculuma info@arbizu.eus helbidera. Izena emateko azken eguna ekainaren 19a izango da. 

 

Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 31ra arte izango dira. 

 

Baldintzak: ezinbesteko baldintza izango da EGA edo baliokidea izatea. Hori eduki ezean, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko proba gainditu beharko da. 

Kontuan hartuko da: arbizuarra izatea, aisialdiko begirale-titulua edo hezkuntza-arloko ikasketak izatea, eta esperientzia edukitzea haurren aisialdian edo hezkuntza-arloan.

 

 

 

Arbizuko Udala