UDAKO AISIALDI-TAILERRAK 2020

 

Arbizuko Udalak udako aisialdi-tailerrak antolatzea erabaki du, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izan dezaten. 

 

Bizi dugun egoera aintzat hartuta, orain arteko eskaintzan aldaketa batzuk egin behar izan ditugu. Haurren adin-tartea egokitu egin dugu, eta protokolo bat egingo dugu ezinbestekoak diren osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko. Horrez gain, tailerrak hasi baino lehen gurasoekin bilera bat egingo dugu, hartu beharreko osasun- eta higiene-neurriez hitz egiteko.

 

Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 31ra izango dira, 6-12 urte bitarteko haurrentzat.

 

Ordutegia: goizeko 10:30etik 13:30era.

 

Prezioak: 60€ (haur bat), 100€ (bi haur), 120€ (hiru haur edo gehiago).

 

Izena emateko: udaletxean (info@arbizu.eus helbidera idatzi, edo 948 460017 telefonora hots egin) ekainaren 19a baino lehen.

 

Arbizuko Udala