Arbizuko Udal Liburutegia 2011ko ekainaren 19an mustu zen, eta harez geroztik herritarrek kultura, teknologia berriak eta aisialdia biltzen dituen espazio batekin kontatzen dute.
Udaletxeko ganbaran kokatua, erabiltzaileei liburuak (kontsulta eta mailegua), egunkariak, aldizkariak, ikus-entzunezko materialak (DVD eta CDak) eta ordenagailuen erabilera (interneterako sarbidearekin) eskaintzen die.
Ordutegia
Neguan: astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00etara.
Udan: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era.
Kokapena
Arbizuko Udal Liburutegia
Kale Nagusia, 7 – 2. solairua
31839 Arbizu (Nafarroa)
e-mail: liburutegia@arbizu.eus
Irakurle txartela
Irakurle txartela izatea nahitaezkoa da mailegu zerbitzua erabili ahal izateko, dohainekoa da eta eskuratzeko karnet tamainako argazki bat eta ondoko eskabide-orria betetzearekin nahikoa da (eskabide-orria liburutegian bertan ere eskatu daiteke). Hauek dira maileguaren baldintzak.
Zerbitzuak
Liburuen kontsulta eta mailegu zerbitzua.
Ikus-entzunezko materialen mailegua (DVD eta CDak).
Aldizkariak eta egunkaria.
Informatika gela, Internetera konektatutako 4 ordenagailurekin.
Haurrendako gela, adinka sailkatutako haurrendako liburuekin.
Dohako WiFi gunea.