• 2025 URTERAKO EGITASMO NAGUSIAK. Urtea hasi den honetan, aurtengorako ditugun asmo nagusiak azalduko dizkizuegu ondoren.
    • Fernando Urkia kaleko zati baten obra hasi eta bukatzeko asmoz ari gara lanean. Iazko PIL (Plan de Inversiones Locales) legearen barruan onartutako diru laguntzak probestuz.
    • Aurtengo PIL legearen barruan aterako diren dirulaguntzei begira, 3 eskaera sartuko ditugu. Ea bakarren bat, bi edo hirurak onartzen diren:
      • Polikiroldegiko piszinaren zonaldea, behar bezala isolatzeko, kanpoko pareten "enbolbentea" egiteko proiektua.
      • Fernando Urkia kaleko parke ingurua obratu, kale osoa berrituta gelditzeko.
      • Udaletxeko lehen solairua birmoldatzeko obra egin.
    • Argiteri publikoa LED argiengatik aldatzeko 3. faseari ekitea: Mikel Aingeru, Arrospide eta Kaxeta bidea.
    • Eskola berriko teilatua aprobetxatuz, bertan eguzki plakak jarri ahal izateko proiektua egin dugu eta aurten, herritarrei energia komunitate bat sortzeko aukera emanez, prozesu informatibo/partehatzaile bat irekiko dugu.
    • Eskola Zaharra barrutik jazteko behar diren gailu eta altzariak finantziatzeko diru laguntzak onartzea espero dugu. Hala bada, Eskola Zaharren barru aldea ere jantzita geldituko da, obra edo egitasmoa bukatuz.
    • Polikiroldegiko teilatuan ere, eguzki plakak jartzeko diru laguntza eskaera eginda dago eta sarri erabakiko da. Klimatizazio sistema berria urte hasieran jarri da jada martxan, tenperatura hobetzeaz gain, hezetasun gutxiago egonen da, inguru sanoago bat sortuz.
    • Duatloia udaberrian izanen da, iaz izandako egutegi arazoak konpondu dira, eta aurten berriz ospatuko da kirol jarduera hau.
    • HONDAKINEN EMERJENTZIA GUNEA:
      • Jakina da, egun, erabiltzaile gehienek ez dutela gune hau behar bezala erabiltzen.
      • Emerjentziazko gune beharrean eguneroko gune bihurtu dute, hondakinak zailkatu eta dagokion egunean atera beharrean.
      • Herria osatzen dugun komunitatearekiko eta ingurunearekiko arduragabekeriz jokatze honekin bukatu nahi dugu.
      • Joan den astean bertan, Mank.ek etxez etxe esku-libuxka bat banatu zuen honakinak NOLA, NON eta NOIZ antolatu jakiteko. Informazioa etxe guztietan dago. Kasuistika bakoitza azaltzen da eta norbaitek zalantzarik baldi badu, dei dezake bertan agertzen diren tlf zenbakietara galdetzeko.
      • Ez dago aitzakiarik arduragabekeria hau justifikatzeko.
      • Emerjentzia guneak emerjentzia egoeretarako dira. Epe motz edo luzean etxea utzi behar bada, edozein botibo dela ere,  bertan hondakinik ez uzteko aukera ematen digu emerjentziazko guneak.
      • Gune hauetan, justifikaziorik gabe hondakinak uzteak 2.000€ tarainoko isunak ekar ditzake eta material arriskutsua baldin bada (pilak, ekipo elektrikoak,....) 200.000€ tarainokoak. Olaztin jarri zaizkie jada herritar batzuri, hondakinak gaizki kudeatzearren
      • Udaberrian gunea txukundu, kontenedoreak barruan sartu eta kamarak jarriko dira, kanpo  zein barruan, erabilera egokia ematen dela ziurtatzeko. 
  • 2025eko SAN JUANAK PRESTATZEN HASTEKO BATZAR IREKIA:
    • Urtarrilaren 31, ostirala, arratsaldeko 18:30tan Udaletxeko areto nagusian.